EHF Koparen laugarren txandarako pasea ixtea bilatuko du Bera Berak igandean
Aurreko astean Hungarian lorturiko garaipen sendoarekin, Bera Berak ia eskuetan utzi zuen EHF Kopako laugarren txandarako pasea. Hala ere, Alvarezen neskek azken esfortzua egin beharko dute igandean Dunaujvarosiren aurka, zale donostiarrek Europako txapelketarekin amesten jarrai dezaten.
Futbolean, Realak sailkapeneko lehen postuetara hurbiltzea bilatuko du Rayo Vallecanoren aurka, eta saskibaloian, berriz, Gipuzkoa Basket bigarren garaipena kateatzen ahaleginduko da behingoz ligako azken postutik urruntzeko.
Hockeyan eta izotz hockeyan, Reala eta Txuri Urdin SPV Complutense eta Jacaren aurka neurtuko dira hurrenez hurren.
ESKUBALOIA
EHF Kopa, hirugarren txanda
- Bera Bera – Dunaujvarosi (Igandea, 12:00)
- Rayo Vallecano – Reala (Larunbata, 13:00)
- Txuri Urdin – Jaca (Larunbata, 21:45)
- SPV Complutense – Reala (Igandea, 12:30)
- Real Madril – Gipuzkoa Basket (Igandea, 12:30)