Rekaldetarren manifestua, bertsotan
‘Rekaldeko historiak’ proiektuaren hirugarren atala zabaldu dute. Rekalde tabernakoen manifestua jaso dute bertsotan. Izarne Zelaia, Eli Pagola, Miren Artetxe eta Itxaso Piquer agertzen dira bideo honetan bertsotan. Aurtengo Rekaldetarren festako irudiak dira bideoan bildu dituztenak.
Parte Zaharreko Rekalde taberna itxi egingo dute abenduan. Aldamar kaleko eraikinaren jabeak saldu egin du, eta beraz, bertako bizilagunak kanporatu egin dituzte. Agus Rodriguez da tabernako arduraduna, eta Irutxuloko Hitzan adierazi du Parte Zaharretik joatera behartu dituztela: “Parte Zaharreko taberna guztiak negozio huts gisa nahi dituzte eta Rekalde negozio bat bada ere, ez da hori bakarrik, elkargune bat ere bada. Huskeria bat ematen du baina nik uste dut auzoan nabarituko dela Rekalderen falta”.
Rekaldeko historiak #1
Rekaldeko historiak #2
Erlazionatutako edukiaRekalde tabernako istorioak kontatzen hasi dira