Donostiarrek Gure Esku Dagoren galdeketan bozkatuko dute gaur
esteka honetan kontsultatu daiteke.
IRUTXULOKO HITZAk Gure Esku Dago plataformatik jaiotako Donostia Galdeketa taldearen ibilbidea errepasatu du bere kideekin batera, eta inkesta bat osatu du bozketan parte hartuko duten hainbat herritarrei galdera bera luzatuz: “Zergatik bozkatuko duzu galdeketan?”
Tokiko hedabideak herri galdeketaren inguruko albiste eta argitalpen guztiak herritarren eskura jartzeko bilketa egin du.
Urtebeteko prestaketaren ondoren, gaur Donostiak Gure Esku Dago plataformak antolaturiko herri galdeketa hartuko du, Irun, Zalla, Balmaseda eta Alonsotegirekin batera. Hiriburu batek horrelako bozketan parte hartzen duen lehenengo aldia izango da gaurkoa, eta bertan hurrengo galdera erantzungo dute donostiarrek: : “Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?”
160.000 hiritar inguru daude galdeketan bozkatzera deituak, eta auzoetan banatutako 37 hauteslekuetan eman ahal izango dute euren iritzia, 09:00etatik 20:00etara. Hautesleku bakoitzaren kokapena