(Argazkia: Inaxio Esnaola)
Gure Esku Dagok herri galdeketaren lehen parte hartze datuak eskaini ditu Donostiako Bulebarrean. 12:30erako 13.329 herritarrek eman dute botoa Donostian, Irunen, Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin. Zehazki, eguerdirako 9.904 donostiarrek parte hartu dute galdeketan.
Angel Oiarbide Gure Esku Dagoren bozeramaileak eman ditu datuak, Bulebarrean eskainitako agerraldian. Gaurko eguna “entsegu garrantzitsua” dela esan du, “gure herriaren etorkizuna erabakitzeko balioko duen erreferendumari begira”.
Bulebarreko ekitaldiaren aurretik nazioarteko begiraleek galdeketari babesa adierazi diote, eta prentsaren aurrean adierazpenak egin dituzte. Bertan izan dira, besteak beste, Elisenda Paluzie, Joan Tarda, Aurora Madaula, Marcel Mauri eta Gabriel Rufian.
Donostiako galdeketaren irudi bilduma: