Asteburuko "elkartasun uholdearen" ostean, jasotako arropa kudeatzeko laguntza behar du Zaporeakek
elkartearen webgunetik egin daitezke, eta arropak sailkatzeko lan-txandetan laguntzeko 637891768 telefono zenbakira deitu behar da.
Grezian negua pasako duten errefuxiatuentzako arropa bilketa egin du asteburuan Zaporeak proiektuak Bretxa parean, eta donostiarrek egundoko erantzuna eman diote elkartasunezko egitasmoari. Izan ere, larunbata eta igandean zehar bildutako arropa kopuruak Zaporeak-eko kideek aurreikusitako zifra guztiak gainditu ditu, eta horrekin “oso pozik” agertu badira ere, jasotako laguntzaren dimentsioak erronka berriak suposatuko dizkiela adierazi du elkarteak.
Oraitz Garcia Zaporeak-eko kideak asteburukoa “uholde ikusgarria” izan dela adierazi du: “Hitzik gabe geratu gara, ezin dugulako sikiera jasotako arropa guztia kuantifikatu”. Hain zuzen, Zaporeak-ek Martutenen duen biltegia arropaz gainezka dago orain, eta dena sailkatu eta kutxatan gordetzeko laguntza handia behar dutela azaldu du. Horregatik, herritarrei zeregin horretan laguntzera animatzeko deialdia zabaldu dute elkarteko kideek, gaurtik igandera bitarte 09:00etatik 19:00etara egingo diren txandetan parte hartu dezaten.
Era berean, arropa guztia bidaltzeko gutxienez bost trailer erabili beharko dituztela nabarmendu dute Zaporeak-eko kideek, eta horiek ordaintzeko ere laguntza beharko dutela adierazi dute. Ekarpen ekonomikoak