(Argazkia: Donostia Udala)
Orain arte, 500 baino gehiago dira Euskaraldian izena eman duten Donostiako udal langileak. Euskara gehiago erabiltzeko konpromisoa hartu dute. Hain zuzen ere, administrazioko langileek eta ordezkari politikoek talde argazkia egin dute Alderdi Ederren.
Donostiako Udala Euskaraldiaren sustatzaileetako bat da, eta izena eman dutenei dagokien ahobizi eta belarriprest txapak eman dizkiete. Ostiralean abiatuko da Euskaraldia, hilak 23, eta abenduaren 3ra bitarte izango da. Bertan parte hartzeko izena eman ez dutenak animatzeko mezua zabaldu dute argazkia ateratzearekin batera.