Intxaurrondoko Haurtxokoa.
Haurren Nazioarteko Eguna da azaroaren 20an. Hori dela eta, Donostiako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu. Helburua da dibertsitateak duen balioa ulertaraztea, eta enpatia eta bestearen larruan jartzeko gaitasuna sustatzea, baita ezkutuko indarkeriei aurre eginda gune seguruak lortzea. Azaroaren 20an, asteartea, 17:30ean, jai handi bat egingo dute udaletxeko udalbatzar aretoan, 4-8 urte bitarteko haurrentzat: zuzeneko musika, ipuin kontaketak, jolasak eta munduko gozokiak , egungo gizarteko kultur aniztasunean bakean elkarbizitza sustatzeko helburuarekin.
Familian jolasteko eta sentitzeko askotariko jarduerak, hauek izango dira, besteak beste:
Eskubideen kutxa, Aieteko Haurtxokoan;
Haurren eskubideen aldeko 12 frogak, Egiako Haurtxokoan;
Jausgailuarekin jolasean, Intxaurrondokoan; eta
Munduko haurren txotxongiloak, Martuteneko Haurtxokoan.
Gainera, Donostiako hiru ikastetxetan,
Belea ikuskizunaren 18 emanaldi eskainiko dituzte, eta udal liburutegietan ere,
Ipuinaren ordua izeneko saioa eskainiko dute, beti bezala, 2-5 urte arteko haurrentzat (haurren eskubideak hartuko dituzte ardatz azaroaren 20ko astean).
- Azaroaren 20an: 18:00etan, Loiolan.
- Azaroaren 21ean: 17:00etan, Casares-Tomasenen. 18:00tan, Okendon.
- Azaroaren 22an: 17:00etan, Larratxon; 18:00tan, Egian.
- Azaroaren 23an: 18:00etan, Lugaritzen.