Groseko Asanblada Feministako kideak eraso sexisten aurkako kartelarekin. (Argazkia: GAF)
Indarkeria Matxisten Aurkako Nazioarteko Eguna (azaroak 25) dela eta, Groseko asanblada feministak indarkeria matxisten aurkako horma-irudia egingo du, azaroaren 24an. Antolatzaileek sormena borrokarako tresna gisa dutela adierazi dute, eta 16:30ean jarri dute hitzordua, Katalunia plazan, horma-irudiaren pintaketa egiteko, eta gainera, txokolate jana eta taldeko argazkia ere egingo dituzte. Euria eginez gero, Txofre plazan elkartuko dira ordu berean.