Mikel Laboa plaza inauguratzeko jaialdia egingo dute Antiguan
Txirain.eus webgunean eta 943312854 telefono zenbakian.
Egun, Gorgatxo izena du plaza horrek, baina auzoko hemeretzi elkarte eta kultur eragileren ekimenez, izena aldatzeko proposamen bat aurkeztu zen. Mikel Laboaren izenarekin ordezkatzeko eskaera egin zuten, eta Donostiako Udalak onartu egin zuen. Plazan bertan dago musikariari eskainitako horma irudia.
Gorgatxo toponimoa ez da kale izendegitik desagertuko. Istingorra kaletik Arantzazu auzuneraino doan tarteari Gorgatxo izena jarriko diote eta. Errekaldetik Antiguan barrena zabaltzen den ibaia da.
Abenduaren 1ean, Mikel Laboaren heriotzaren 10. urtemugan, sortzaile donostiarraren izena eramango duen plaza inauguratuko dute. Antiguak kantuz oroituko du Laboa, bere omenez antolatuko duten ekitaldi berezian.
Goizean hasiko da ospakizuna, hamaika eta erdietan, Gaskonia plazan, txistulariekin eta kantujirarekin. Handik abiatuko dira Mikel Laboa plazaraino, eta han, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsotan ariko dira. Ainara Ortega eta Iñaki Salvador musikariak ere ariko dira zuzenean. Donostiako Zurartean txalaparta eskolak eta Luberri abesbatzak ere parte hartuko dute.
Ekitaldiaren ondoren kantu bazkaria egingo dute Txirain elkartean. Izena eman daiteke