"Ezin da plazetan jolastu" diote haserre Parte Zaharrean
Parte Zaharreko bizilagunek egun ederra bizi izan zuten larunbatean. Auzoko hainbat eragilek antolatuta, Alde Zaharra auzoa berreskuratu eguna ospatu zuten, Konstituzio plazan. Kale eta plazak berreskuratzea eskatu zuten, bizilagunentzako guneen falta somatzen dutelako. Bazkaria eta jolasak egin zituzten, eta 50 lagun inguru elkartu ziren.
Egunaren harira, Gure kaleak abestia eskaini zuten auzoko bi gaztek: Nerea Irastozak eta Ane Biainek. Estitxu Zabalak egindako hitzei doinua jarri die Irastorzak berak, eta auzotarren laguntzarekin abestu zuten. Sarean entzun daiteke abestia Irastorza eta Zabalak abestuta.
‘GURE KALEAK’
Orain debekatu dute
Ezin da plazetan jolastu
Orain arauak dituzte
Ezin da baloia ostikatu
Kale hauetan
Haurrak izan gine
Auzo honetan
gazteak izan ginen
Etxeak kendu dizkigute
Hotelak ditugu han eta hemen
Historia ezabatu dute
Jatetxe bat dago, aurretik lonja zen
Kale hauetan
haurrak izan ginen
Auzo honetan
Segiko degu zahartzen
Orain debekatu dute
Ezin da plazetan jolastu
Orain arauak dituzte
Ezin da baloia ostikatu, ostikatu