Rekalderen "bilakaera naturala"
Rekaldeko historiak-en laugarren atala argitaratu dute, Parte Zaharreko taberna ezagunaren izaerari buruzko hausnarketa batekin. Agus Rodriguez jabeak azaldu du taberna irekitzerakoan garbi zuela leku herrikoi bat izatea nahi zuela, baina urte hauetan Rekaldek izandako bilakaerak harritu egin duela aitortu du: “Nire aurreikuspen guztiak gainditu dira”.
Parte Zaharreko Rekalde taberna itxi egingo dute abenduan. Aldamar kaleko eraikinaren jabeak saldu egin du, eta beraz, bertako bizilagunak kanporatu egin dituzte. Agus Rodriguez da tabernako arduraduna, eta Irutxuloko Hitzan adierazi du Parte Zaharretik joatera behartu dituztela: “Parte Zaharreko taberna guztiak negozio huts gisa nahi dituzte eta Rekalde negozio bat bada ere, ez da hori bakarrik, elkargune bat ere bada. Huskeria bat ematen du baina nik uste dut auzoan nabarituko dela Rekalderen falta”.
Rekaldeko historiak #1
Rekaldeko historiak #2
Rekaldeko historiak #3
Erlazionatutako edukiaRekaldetarren manifestua, bertsotan