(Argazkia: Lanberri auzo elkartea)
Txomin Eneako Lanberri auzo elkarteak urtebete darama Antzieta pasealekuko aparkalekuaren zikinkeria salatzen. Txomin Eneako etxe berrien lanengatik behin behineko aparkalekua jarri zuten, eta langileek zaborra lurrera botatzen dute.
Duela hamabi hilabete, laneko arduradunei eta Donostiako Udalari kexa aurkeztu eta edukiontziak jartzeko eskatu zieten. Era berean, langileei zaborrik ez botatzeko eskatu zieten. Zaborra jasotzeko guneak jartzeko konpromisoa hartu zuen udalak. Ordea, urtea pasata aparkalekua zikintzen jarraitzen dutela salatu dute auzotarrek.