Ana Lopez, Emakumeen Etxean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Indarkeria Matxisten Nazioarteko Eguna izango da igandean. Gai horren inguruan asko daki Ana Lopez abokatuak, eta berarekin izan gara. Aholkularitza juridikoa eskaintzen die behar duten emakumeei, dohainik, Emakumeen Etxean, eta han militatzen du.
Biktimek bizi dutenaren berri eman digu, eta zein baliabide ematen dizkieten, aurrera egin dezaten: “2010ean inauguratu genuen etxea, eta ordutik ematen dugu aholkularitza juridikoa. Beharrezkoa bada, zerbitzu sozialetara ere bideratzen ditugu, laguntzak eska ditzatzen”. Azaldu duenez, asteazkenero ematen dute aholkularitza, eta astero beteta izaten dute: “Urtea hasi denetik, 130 emakume baino gehiago artatu ditugu, eta oraintxe bertan, hilabete eta erdiko itxaron zerrenda dugu”.
Elkarrizketa osoa ostiraleko astekarian argitaratuko dugu.