
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiaren harira auzoetan jarduera ugari antolatu dituzte egun horietarako. Egian, esaterako, 23an hasiko dira eta abenduaren 2ra arte luzatuko dituzte.
EUSKARALDIA EGIAN
Azaroak 23, ostirala
- 18:30 – Euskaraldiari ongietorria: Udal Musika eskolaren emanaldia. Martin Santos plaza
- 21:30 – Bertso afaria Arrano elkartean. Bertsolariak: Miren Amuriza eta Miren Artetxe. Gai jartzailea: Amaia Agirre
Azaroak 24, larunbata
- 18:00 – Euskaraldiaren horma-irudiaren pintaketa. Egiako gaztelekua
Azaroak 25, igandea
- 18:00 – Epa txiki: Demode Quartet taldearen eskutik
Azaroak 27, asteartea
- 17:30 – Euskararen horma-irudiaren pintaketa. Egiako haurtxokoa
- 18:00 – Irakurraldia: Kolosala izango da, Joseba Sarrionandiaren liburuaren irakurketa 30 lagunen artean. Egiako kultur etxea
Azaroak 28, asteazkena
- 17:00 – Euskarabenturaren inguruko erakusketa. Egiako gaztelekua
- 19:00 – Literatur solasaldia: Kolosala izango da, Joseba Sarrionandiaren liburuaren tertulia Edu Zabalarekin. Egiako kultur etxea
Azaroak 29, osteguna
- 18:00 – Ikasi eta irakatsi: Euskal dantzak. Egiako gaztelekua
Azaroak 30, ostirala
- 17:30 – Euskararen Eguna ospatzen. Luis Martin Santos plaza
- 18:00 – Mihiluze talde jolasa. Egiako gaztelekua
- 19:00 – Mintzodromoa. Arrano Elkartea
- 20:00 – Mintzodromoaren osteko pintxo potea. Arrano Elkartea
Abenduak 1, larunbata
- 17:00 – Familiarekin jolasean: Euskarabestia. Egiako haurtxokoa
- 18:00 – Solasaldia: Noiz eta norekin mintzatzen gara euskaraz?. Egiako gaztelekua
- 20:00 – Soka, Tanttaka antzerki taldearen eskutik. Gazteszena
Abenduak 2, igandea
- 20:00 – Soka, Tanttaka antzerki taldearen eskutik. Gazteszena