Eneko Goia: "Galdeketaren parte hartzea ez da gutxietsi behar"
herri galdeketan botoa eman zuen Eneko Goia Donostiako alkateak. Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan, bere iritzia plazaratu du: “Beste eskaera modu batzuk bezalako eskaera demokratiko baten aldarrikapena da”.
Parte hartzeari dagokionez, kopurua azpimarratu du Goiak. “Parte hartzea handiagoa izatea gustatuko litzaidake, baina galdeketaren parte hartzea ez da gutxietsi behar”. Era berean, manifestazio batekin alderatu du parte hartzaile kopurua. “21 mila pertsonako manifestazio bat Donostian esanguratsua irudituko litzaiguke. Beraz, kontuan hartzekoa da”.
Ernesto Gasco PSE-EEko zinegotzi eta alkateordeari ez zitzaion ondo iruditu Goiak galdeketan parte hartzea. Horren inguruan, ondorengoa adierazi du alkateak: “Berak dauka arazoa, ez nik. Ez dut ulertzen horrelako jokaerarik. Gizarte demokratiko batean norberak bere ideiak izatea eta era baketsu zein demokratikoan babestea ez luke inoren haserrea sortu beharko”.
Aldiz, Jose Antonio Santano Irungo alkate sozialistaren jarrera nabarmendu du. “Berak ez du parte hartu, baina errespetua adierazi du horrelako egitasmo baten aurrean. Hori da jokabide zuzena”.
Gure Esku Dagok igandean egindako