Antigua izan da galdeketan parte hartze kopuru handiena izan duen auzoa
21.015 herritarrek parte hartu zuten, pasa den igandean. Horietatik, 20.637 donostiarrek erabakitzearen aldeko botoa eman zuten. Aldiz, 264 herritarrek ezezko botoa eman zuten. Auzoz auzo, Antigua izan da parte hartze kopuru handiena izan duena, eta txikiena Martutene. Eguneko irudi bilduma eta bideoa egin zuen IRUTXULOKO HITZAk.
Hona hemen auzo bakoitzeko boto kopurua:
Donostiako galdeketan
- Aiete: 721.
- Altza: 1.335.
- Amara: 1.195.
- Amara Berri: 2.584.
- Antigua: 3.380.
- Añorga: 563.
- Bidebieta: 530.
- Egia: 2.097.
- Erdialdea: 866.
- Gros: 2.931.
- Intxaurrondo: 1.444.
- Loiola: 458.
- Martutene: 267.
- Parte Zaharra: 2.644.