Jatorra zaharren egoitza.
Apirilean iragarri ondoren, Amarako Jatorra zaharren egoitza berritzeko espedientea onartu du Donostiako Udalak. Lanen aurrekontuan 751.918 eurokoa da eta enpresa esleipendunak zortzi hilabeteko epea izango du lanak egiteko.
Lanen bitartez, egoitza handitu eta guneak egokituko dituzte. Era berean, irisgarritasuna hobetzeko igogailu bat jarriko dute Larramendi kalean.