Morlansko igogailu inklinatuaren proiektua.
Atzerapen eta oztopo ugari ari da izaten Morlansko igogailu inklinatua. Geltokia berriz ere urbanizatzeko lanak onartu ditu Donostiako Udalak.
Geltokiaren ondoan aisialdi gune bat sortuko dute. Aurrekontua 668.870 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak sei hilabeteko epea izango du lanak bukatzeko.
Igogailua noizko egongo den erabilgarri ez du argitu udalak.