Pilarreko Ama osasun zentroa 2014an itxi zuten.
Donostiako Udalak hasierako onarpena eman dio Pilarreko Ama osasun zentroaren eremuan etxebizitzak egiteko plan bereziari. Guztira, 52 etxebizitza eraikiko dira, erdiak babes ofizialekoak.
Osasun zentroa 2014an itxi zen, eta eraikina eraitsiko dute bi etxebizitza bloke eraikitzeko. 26 libre, 10 babes ofizialeko eta 16 tasatu eraikiko dira.
Plan berezi honek osasun zentroak zuen aparkalekuari ere eragiten dio. Eremua ekipamendu publikoa izatera pasako da, eta bertan bizi direnen aisialdirako plaza bat egitea aurreikusi du udalak.