'Donostia Hiria Comedy' lehiaketaren finalerdia Dabadaban egingo dute
Azkenean finalerdi bakarra izango du Donostia Hiria Comedy bakarrizketa lehiaketak. Bihar, osteguna, izango da Egiako Dabadaba aretoan (20:30).
Bost umoregilek parte hartuko dute: Mario Simancas, Telmo Irureta, Ion Martinez Txiki, Auritz Zabaleta eta Juan Manuel Arrollo. Aurkezleak, berriz, Nabarro Ta Laura izango dira. Ultramarinos kultur elkarteko kideak dira, eta baita ere lehiaketaren antolatzaileak. Epaimahaia hiru adituk osatuko dute: Amaia Lizarralde, Javier Merino eta Ruben Arrospide.
Finala abenduaren 14an izango da Kutxa Kultur Klubean, 20:30ean. Sariei dagokienez, irabazleak 500 euro jasoko ditu eta bigarren geratzen denak 300 euro. Hirugarren eta laugarren sailkatuek ere sariak izango dituzte.