Gipuzkoako Elizak Grosen egin nahi duen hotelaren aurkako elkarretaratzea egingo dute
Groseko Hondarpe auzo elkarteak, Hotel + Ez taldeak, Baretxek eta Bizilagunekin plataformak Gipuzkoako Elizaren egoitza nagusia hotel bilakatzearen aurkako elkarretaratzea antolatu dute ostegunerako.
Jose Ignacio Munilla apezpikuaren eskaerari erantzunez, Donostiako Udalak Zabaleta kaleko zazpi pisuko eraikinean obrak egiteko lizentzia eman zion azaroaren 13an Gipuzkoako Elizari. Hainbat hedabideetan argitaratutakoaren arabera, apezpikutzak bertan 26 apartamentu turistiko eraikitzeko asmoa dauka.
Elkarretaratzea Donostia ez dago salgai! lelopean egingo dute, 19:00etan, Zabaleta kaleko 5. zenbakian.