(Argazkia: Donostiako Udala)
Donostia Kirolak kalistenia kirol parke berri bat ireki du Intxaurrondon. Kiroldegiaren ondoko plazan dago. 18.000 euroko inbertsioa egin du udalak.
Kalistenia ariketa sistema bat da, gihar multzoen mugimenduan eta gorputzaren kontrolean oinarritzen dena. Intxaurrondoko parke berrian ariketa mota hori aurrera eramateko tresnak jarri dituzte.
Kirol gune berriak Donostia Kirola erakundean helburu estrategikoarekin bat egiten du: kalean kirolaren praktika zabaltzea. Ildo beretik, beste gune batzuk jartzea aurreikusita dute. Hala nola, fitness zirkuituak eta adineko pertsonentzako kirol parkeak.