Irakurraldia egingo dute Egian, azaroaren 27an
Hurrengo asteartean, hilak 27, Irakurraldia egingo du Egiako Literatur Solasaldiak taldeak kultur etxean, 18:00etan. Euskaraldiarekin bat egingo du egitasmoak, eta helburua da auzotarrei euskararen erabilera sustatzeko tresna bat gehiago eskaintzea.
Joseba Sarrionaindiaren Kolosala izango da eleberria irakurriko dute Egiako kultur etxeko areto nagusian. Altxamendu faxistak sorturiko gerra umeen begietatik azaltzen du nobelak, itxaropen mezu batekin bukatzeko.
Aitor Ikastolako, Lauaizeta Ikastolako eta Maria Reinako hogei ikaslek parte hartuko dute, LHko bosgarren mailatik DBH osoa osatzeraino. Gainerako 25 kideak helduak izango dira.
Irakurraldiarekin garrantzia eman nahi diote ahozkotasunari. Ahobiziak belarriprestengana iristea dute helburu, hizkuntzak liburuetatik kalera jauzi eginez. Irakurleez gain ahobizi eta belarriprest guztiak gonbidatu dituzte.