(Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udaleko funtzionario lanpostuak lortu dituzten 42 suhiltzaile-gidari berriei ongietorria eman diete Eneko Goia alkateak eta Martin Ibabe Herri Segurtasuneko zinegotziak. Lanpostuen hautaketa prozesua 2017 bukaeran hasi zen, eta 400 hautagai inguruk parte hartu dute.
Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu zerbitzua indartuko dute 42 funtzionario berriek. Gainera, horietatik 20 lehen aldiz hasi dira lanean departamentuan. Izan ere, 17 dagoeneko lanean ari ziren Garberako suhiltzaile etxean, eta beste 5 aurretik jardunean ibilitakoak ziren. Funtzionario berriek 9 hilabete inguruko prestakuntza eta praktika epea gainditu beharko dute.
“Suhiltzaile lanbideak buru-belarri aritzea eta sakrifizio handia eskatzen ditu, eta suhiltzaileek askotan suhiltzaileen osotasun fisikoa arriskuan jartzen duten egoera txarretan lan egin behar izaten dutela”, azpimarratu du Goiak. Lanpostu berri hauen bidez, suhiltzaile taldearen egitura indartzea lortu dela gaineratu du.
Beharrezko prestakuntza dutenez, gaurtik aurrera hasi dira lanean 42 suhiltzailetik 37, esleitutako lan txandetan. Gainerako 5 suhiltzaileek 420 orduko ikastaroa egingo dute. Martxo erdialdean bukatuko dute ikastaroa eta orduan hasiko dira lanean.