[Zuzenketa] 21.021 donostiarrek parte hartu dute galdeketan
Igandeko Donostiako galdeketan, azkenik, 21.021 donostiarrek parte hartu zuten. Berme batzordeak azken unean 6 boto gehitu zituen. Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko bozeramaileak, aldiz, igandeko ekitaldian adierazi zuen 21.015 herritarrek eman zutela botoa.
Emaitzak zuzenduta, 20.643 donostiarrek bozkatu dute erabakitzearen alde. Ezezkoak, berriz, jakinarazitakoak dira: 264. Txuriak 60 dira eta baliogabeak 54. Auzoei dagokienez, parte hartze maila altuena izan duten auzoak Antigua, Amara, Egia eta Gros dira. Txikiena, berriz, Aiete.
Ibon Rosales Donostia Galdeketa taldeko kideari elkarrizketa egin dio IRUTXULOKO HITZAk. Igandekoaren inguruko balorazioa eskaini du Rosalesek, eta ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da.