Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena dira ikuskizuneko protagonistak. (Argazkia: Ion Markel)
Bakean dagoena Bakean utzi binakako bakarrizketa saioa egingo dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak, Añorgan. Museum Cementos Rezolan izango da ikuskizuna, ostiralean, azaroaren 23an, 20:00etan.
Saioan punta aterako diote euskara eta generoarekin lotutako hainbat konturi: onomatopeiak, amatasuna, gorputz jarrerak, euskarakadak, parranda, hilekoa… “Gu ez gara antzezleak, umoregileak baizik. Gertatzen zaigun hori barre egiteko kodean jartzen dugu, barre eginarazi eta buruari buelta batzuk emateko asmoz”, diote.
Hiru ardatzetan oinarrituko dute ikuskizuna: umorea, generoa eta euskara: “Izenburua gezurra da, kontrakoa bilatzen dugulako saioarekin. Gauza batzuk ez badituzu astintzen ez dira aldatzen, eta horixe da lortu nahi duguna. Betaurreko umoreak jantzita aterako gara, baina argi geratu dadila gizonentzat ere badela ikuskizuna”.