Etxebizitza duin baterako eskubidearen aldeko adierazpena onartu du udalbatzak
eta agerraldia egin zuten udaletxe kanpoan. Merce Garcia plataformako bozeramaileak adierazi zuen iaz izan ziren kaleratze guztien %75 egin ziren alokairuak ez ordaintzeagatik. Donostiako udal taldeek erakunde adierazpena onartu dute azaroko udalbatzarrean.
EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Irabazi Donostiak aurkeztu dute zazpi puntuko adierazpena. Aipaturiko alderdiek puntu guztien aldeko botoa eman dute. PPren udal taldeak, ordea, bi punturen kontra bozkatu du, bosgarrena eta zazpigarrena.
Hona hemen, puntuz puntu, Donostiako Udalbatzak onartu duena.
1.- Udalbatzak eskatzen die Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiari, Eusko Jaurlaritzari eta EUDEL euskal udalerrien elkarteari jarrai dezatela familiako etxebizitzatik kaleratzearen ondorioz balizko egoera ahulak hautemateko neurri soziala hartu ahal izateko 2013ko ekaineko Hitzarmena betearazteko beharrezkoak diren neurriak hartzen eta horiek txertatzen, egokitu ditzatela 1/2000 Legea aldatzeko ekainaren 11ko 5/2018 Legean gaineratutako xedapen berrietara, bereziki Udal honetako gizarte zerbitzuei etxebizitza jakin batean bizi direnak kaleratzea agintzen duten ebazpenen prozeduren berri emateari dagokionez.
2.- Udalbatzak berretsi egiten du 2015eko irailean onartutako mozioa, zeinaren bidez Donostia etxegabetzerik gabeko hiritzat jotzen baita.
3.- Udalbatzak administrazio eskudunei eskatzen die aplika dezatela Nazio Batuen EESK Batzordearen nahitaezko irizpenean adierazitakoa, alegia, administrazioek behar diren neurriak hartuko dituztela etxegabetze eskaera bat jaso duten kolektibo zaurgarriek bizitegi alternatiba bat bermaturik izan dezaten.
4.- Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Udal honekin koordina dezala bi erakunde horiek dituzten etxebizitza sozialen parkeen kudeaketa, arauzkoak baino plaza gehiago lortze aldera, modu kolektiboan eta aldi baterako erabiltzekoak diren gizarte larrialdiko etxebizitzak oinarritzat hartuta, bai eta Donostian gizarte alokairuko etxebizitzen kopurua areagotze aldera ere.
5.- Udalbatzak dei egiten die administrazio eskudunei Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea oinarritzat hartuz, hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko beharrezkoak diren neurriak (Garapen Araudia, etxebizitzen erregistroa, eta abar) har ditzan, hala neurri pizgarri modura, nola hutsik dauden etxebizitzen gaineko kanona aplikatuz.
6.- Udalbatzak administrazio eskudunei eskatzen die azter dezatela alokairuen erreferentziazko indizeak finkatzeko aukera, beste hiri batzuetan -esate baterako, Parisen eta Berlinen- aplikatzen den moduan, neurri pizgarriak nahiz inposiziozkoak erabiliz, alokairuaren prezioen igoera hori geldiarazte aldera.
7.- Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurtengo uztailean onartutako Etxebizitza Turistikoei buruzko Dekretua alda edo gainera dezala, aukera emanez auzotarren komunitateari beren komunitatean etxebizitza turistikoei betoa ipintzeko 3/5ko gehiengoarekin, Estatuko gainerako eremuetan proposatzen den moduan, eta ez guztien adostasunarekin, dekretu horretan jasotzen den moduan.
Stop Kaleratzeak plataformak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalei eskatu die etxebizitzen alokairu publikoa sustatzeko. Urriaren 31an aurkeztu zioten Donostiako Udalari,