(Argazkia: Iñaki Agirre)
Firestone lantegi berreskuratuari eraso egin diotela salatu dute eraikineko erabiltzaileek sare sozialen bidez. Atzo, azaroak 21, gaueko hamarrak aldera lantegiko atea ostikoka irekitzen saiatu ziren hiru gazte. Firestonekoek jakinarazi dutenez, hainbat erabiltzaile eraikinaren barruan zeuden eta erantzutea erabaki zuten. Orduan, eraikinera sartzen saiatzen ari ziren hiru gazteak korrika hasi, eta ihes egitea lortu zuten kotxe bat haien bila pasa zenean.
Era berean, salatu dute ez dela lehen aldia horrelako eraso bat jasan dutena, eta adierazi dute behin baino gehiagotan sartzea lortu eta lantegi berreskuratuaren proiekturako duten boteko dirua eraman dutela. Beste behin hainbat pertsona poltsa handiekin joan zirela azaldu dute, lanabesak eramateko asmoarekin, baina ez zutela lortu espazioko pertsona batek izutu zituelako.
Jasandako erasoak gaitzetsi, eta desalojo arriskuan dagoen lantegi berreskuratua defendatzeko aldarria zabaldu dute: “Gure espazioen erasoen aurrean, autodefentsa!”