Gipuzkoan 84.000 lagunek eman dute izena 'ahobizi' edo 'belarriprest' modura aritzeko
Euskaraldia ariketa soziala, eta Baionan egin da gaur arratsaldez Euskaraldiaren irekiera ekitaldia. Bertan parte hartu dute entitate eta erakunde antolatzaileen ordezkariek, herrietako batzordeetako kideek, entitate sustatzaileek eta ahobizi zein belarriprest modura arituko diren hainbat herritarrek. Euskal Herri osoan aldi berean egingo den ariketak hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea du xede.
Irailaren 20an ireki zen izen-emate epea oraindik itxi ez den arren (Euskaraldiko lehen egunetan irekita egongo da ariketara batzen diren azken orduko lagunek izena eman ahal izan dezaten), bihartik aurrera ahobizi eta belarriprest modura arituko diren partaideen datuak eman dituzte gaur Baionan egin den aurkezpen ekitaldian.
Izena emateko bi baldintza bete behar zituzten partaideek: 16 urte baino gehiago izatea eta euskara ulertzeko gai izatea. Euskal Herriko 405 herritan eta ehunka entitatetan egon da izena emateko aukera, batzordeetan aritu diren milaka boluntarioei esker.
Guztira 196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian, parte hartze zabala izango da beraz bihar martxan jarriko den ariketan. Partaide horietatik %74ek eman dute ahobizi modura jarduteko izena eta %26 arituko da belarriprest rolean. Donostian 14.000 bat lagunek eman dute izena dinamikan parte hartzeko.
Lurraldez lurralde, hauek dira partaidetza datuak:
Araban 17.500
Bizkaian 68.500
Gipuzkoan 84.000
Ipar Euskal Herrian 5.500
Nafarroan 20.500
Partaideen ezaugarriei dagokienez, izena eman dutenen %63a emakumezkoa izan dela azpimarratu da, eta, adinari dagokionez, 16 urtetik gorako adin guztietako belarriprest eta ahobiziek egingo dute azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaituko den ariketa. Bereziki azpimarratu da gazteen artean harrera oso ona izan duela ekimenak. Honela banatu dira izen-emateak adin tartearen arabera:
16 eta 25 urte bitartean ditu izena emandakoen %18ak.
26 eta 35 urte artean %18ak.
36 eta 45 urte artean %28ak.
46 eta 55 urte artean %19ak.
56 eta 65 urte artean %12ak.
65 urte baino gehiago %5ak.
Bihar hasiko da