Ane Urrutikoetxea: "Euskalduna naiz gurasoei esker"
Gaur egun, IRUTXULOKO HITZAren Loretopetik atalean kolaboratzen du Ane Urrutikoetxea kazetariak. Irutxuloko kidea ere izan zen, eta egun Gaztezulo aldizkarian dabil. Euskaraldian ahobizi izatea erabaki du, ahizparekin batera. Aldiz, gurasoak belarriprest izango dira.
IRUTXULOKO HITZAko kolaboratzaileek euskararen inguruan bizi izan dituzten anekdotak jaso ditugu, eta Euskaraldiak iraungo dituen egunetan argitaratuko ditugu webgunean.