Batix Ezeiza: "Eskaera formal bat idatzi behar izan nion Nafarroako Gobernuari"
Batix Ezeiza argazkilaria IRUTXULOKO HITZAren aspaldiko kolaboratzailea da, eta gaur egun, Laida Zaprerekin batera, ‘Klik-klak’ atalean astero erakusten digu hiriarekiko duen ikuspuntua, bere kameraren bitartez. Euskaraldiaren harira, euskararekin zerikusia duen anekdota bat azaldu digu. Behin Nafarroako Gobernuari eskaera formal bat egin behar izan ziola kontatu digu, baina jasotako erantzuna ez zen espero zuena izan.