Loiolako kuartelen etorkizuna argitzeko bilera berri bat
irailaren 4an egin zuten, eta Goia ez zen gustura geratu ministerioak erakutsitako jarrerarekin.
“Gu entzutera goaz, batez ere. Aurreko bileran adierazi genien kuartelen eremua behar dueala hiriak. Egungoa beste leku batera mugitzeko baldintza jarri digute, eta prest gaude horretarako”, azaldu du Goiak. Bilerari begira, udalak bere jarrera berretsiko duela gaineratu du. “Gure lehen helburua kuartelak dauden lekutik ateratzea da”.
Defentsa Ministerioak kuartel berri baten eraikuntzak izango lituzkeen kostuen ikerketa eramango zuela iragarri zuen iraileko bileran. “Azpiegitura berri horrek zenbat balio duen jakin nahi dugu”, esan du alkateak. Horrekin batera, militarren kuartel berriaren kokapenari buruz ere hitz egiteko aukera izango dute. “Gure eskaintzak nola baloratzen dituzten entzutera goaz”.
Udal gobernuko bi alderdiek kokaleku berriaren inguruko iritzi desberdina dute. EAJren udal taldeak kuartelak Zubietako Eskuzaitzetako industriagunera mugitzeko proposamena jarri du mahai-gainean. Ordea, sozialisten udal taldeak Martuteneko Antondegi lursaila hobesten du.
Eneko Goia Donostiako alkatea Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroarekin bilduko da bihar Madrilen, 9:30ean. Loiolako kuartelen etorkizunari buruzko bigarren bilera izango da. Aurrenekoa,