Mintzanet Sariak banatu dituzte Tabakaleran
V. Mintzanet Sariak, asteburuan. Ainara Maia izendatu dute Bidelagun Onena, hasieratik proiektuan sartua dagoen irundarra. Bidelari Onenaren saria Frantzia aldera joan da; Estrasburgon bizi den Peio Duzanentzat. Azaldu dutenez, Peiok ez zeukan harremanik euskararekin, baina hizkuntzarekin maitemindu zen eta ikasten hasi zen. Aipamen berezia egin zioten Lazkaoko Joxe Mari Allurri; 74 urte ditu eta Mintzaneteko erabiltzailea da. Argentinako emakume bati eta Basauriko gizon bati laguntzen die Allurrek.
Ritxi Lizartza da Mintzanet proiektuaren burua, eta hark egin zituen aurkezle lanak larunbateko topaketan. Lizartzak azaldutakoaren arabera, aurten, ia 9.000 saio egin dituzte Mintzaneteko erabiltzaileek; eta sortu zutenetik, hau da, azken bost urteetan, 29.000 saio egin dituzte. Horrela, bide arrakastatsua osatzen ari direla uste du Lizartzak.
Euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzeaz gain, bestelako ondorio positiboak ere baditu Mintzanetek: mugak gainditzea, askotariko euskaldunen arteko elkar ezagutza sendotzea, eta, azken batean, euskaldunen kopurua handitzea.
Tabakalerako Kutxa Plazan banatu dituzte