Palestinari elkartasuna adierazteko musika saioa egingo dute
Urtero bezala, aurtengo udan ere brigada internazionalistak egin zituen Askapenak, eta Donostiako brigadistek jasotako irakaspenak eta bizipenak zabaltzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Lehen bi hitzaldiak iragan den asteburuan egin dituzte, Mexikoko eta Herrialde Katalanetako brigadistekin, eta datozen asteetan beste hiru egingo dituzte.
Jardunaldien harira Palestinarekiko elkartasuna adierazteko kontzertua antolatu dute abenduaren 1ean. 19:00etan izango da, Rekalde tabernan, eta hainbat artistek parte hartuko dute. Beñat Gaztelumendi bertsolariak hasiko du emanaldia, eta ondoren, poesia musikatua egingo dute Maider Iturbek, Sawsan Burhillek eta Andrea Lopetegik, euskaraz eta arabieraz. Azkenik, HUDUD talde palestinar-italiarrak kontzertua egingo du.