Parte Zaharreko Haurgunea estreinatuko dute asteartean Kijera gaztetxean
Parte Zaharreko Kijera gaztetxeak Haurgunea estreinatuko du asteartean Kanpandegi kaleko eraikineko lehen solairuan. Auzotarrek hainbatetan salatu dute Parte Zaharrean umeentzako gune estalien eskasia larria dagoela, eta egoera horri erantzunez, hainbat guraso lanean ibili dira azken asteetan zehar Haurguneari forma emateko.
Asteartean irekiera festa egingo dute gaztetxean, 17:00etan. Haurgunea zero eta zortzi urte bitarteko umeei dago zuzendua eta lanegunetan egongo da irekia, 16:45etatik 19:00etara. Auzotar boluntarioen laguntzarekin kudeatuko dute bere funtzionamendua.
Asteazkenean, BirziklARTEA tailerra egingo dute, 17:00etan, eta ostiralean ordu berean, berriz, beste tailer bat egingo dute, material naturalekin.