Donostiako maratoiak eragindako plastiko pilaketak salatu ditu Equo Berdeakek
Iñaki Agirre
(Argazkia: Equo Berdeak)
Equo Berdeak alderdi ekologistak Donostiako maratoiak igandean hiriko zenbait puntutan eragindako zabor pilaketak salatu ditu. Hain zuzen, lasterketako partaideek lurrera botatako ehunka plastikozko botila eta edalontziak espaloien ertzean agertu ziren pilatuta kirol probaren amaieran, kontainerretatik kanpo.
Alderdiko kideen ustez, “kirol-ekitaldietako antolatzaileek eta parte-hartzaileek ingurumenaren zaintzarekin konprometitu eta portaera eredugarriak izan beharko lituzkete”, eta sorturiko hondakinen bolumena murrizketa helburu gisa hartu beharko luketela azpimarratu dute. Zentzu horretan, Behobia-Donostia lasterketak 2009 urteaz geroztik hornidura-postuetan egindako sistema-aldaketari esker plastikozko botilak erabiltzetik paperezko edalontziak erabiltzera pasatu dela gogoratu dute.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea