Euskararen erritmoan dantzatu dira Altzan
Euskaraldia Donostiako auzo guztiak euskaraz blaitzen ari da, eta hainbat jarduera egiten ari dira euskararen erabilera aktibatzeko. Altzan, esaterako, euskal zumba saio bat egin zuten igandean, eta jende andana bildu zen euskararen erritmoan dantzatzera. Antolatzaileen arabera, ehun bat lagun elkartu ziren Larratxo kultur etxean. Bizarrain euskara elkarteak eta Harri Berri-Oletako euskara batzordeak antolatu zuten zumba saioa.