Etxetik gertuagoko espetxetara mugituko dituzte Mikel Orbegozo eta Xabi Tximeno
komiki tirak eginez.
Xabi Tximeno 1995ean espetxeratu zuten, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da, hilketa saiakerak eta lehergailuak edukitzea egotzita. Gaur egun Villenako kartzelan dago (Alacant, Herrialde Katalanak), 720 kilometrora. Burgosera eramango dute, etxetik 200 bat kilometrora.
Beste bi presoak Durangoko Gorka Fraile eta Bilboko Igor Gonzalez dira. Gaixo dauden presoen zerrendan dago Fraile, 2015ean, kartzinoma epidermoidea diagnostikatu ziotelako ahoan. Hogei urte daramatza preso. Badajozen zegoen, eta orain Kantabriara eramango dute. Gonzalez, berriz, Alcala Mecotik Soriara eramango dute; etxetik 400 bat kilometrora egotetik 200 kilometrora igaroko da.
Espainiako Barne Ministerioak lau euskal preso gerturatuko ditu, baina ez dituzte Euskal Herriko espetxeetara eramango. Lau preso horietako bi donostiarrak dira: Mikel Orbegozo eta Xabi Tximeno.
Badajozen zegoen preso Mikel Orbegozo (Intxaurrondo, 1979), eta Valladolidera mugituko dute, etxetik 400 bat kilometro gertuago. 2005ean espetxeratu zuten, egotzi baitzioten erakunde terroristako kide izatea, armak legez kanpo edukitzea, eta agiri publikoak faltsutzea. Kartzelan egonda ere IRUTXULOKO HITZArekin kolaboratzen du Orbegozok,