Topoaren igarobidearen lanek sortutako arazoak eta kalteak salatu dituzte
Osasun Publikoaren Zerbitzuari, udal beraren Ingurumen Sailari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari helarazi dio bere ezinegona. Hala ere, jarritako kexek ez dute inongo erantzunik jaso oraindik.
Honakoa dio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Sailari helarazitako salaketak:
“Duela aste batzuk, tamaina handiko sorgailu bat jarri zuten gure etxearen aurrean eta honek gasolioaren errekuntza-keak sortzen ditu egunero, 7:45etik 21:45era. Errekuntzako gasen usaina Familia Santuaren kaleko gure etxera iristen da, izan ere, 100 metrora dago kokatuta. Etxean bizi den 15 hilabeteko haurrak egunero arnastu behar du kutsatutako airea eta gainera, sorgailutik 20 metro baino gutxiagora Morlans eskola publikoa dago. Bizilagunen osasuna arriskuan dago, eta Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Udalaren jarrera guztiz pasiboa da. Espero dugu sorgailuaren erabilera eten egingo dela, bizilagunentzat emisioak kaltegarriak ez direla frogatu arte”.
Egurenen salaketaren harira, urriaren 23an Arartekoak ebazpen bat egin zuela kontatu du bizilagunak. Marifran Aranjuelok, Satorralaiaren izenean, salatu du ebazpenak agerian uzten duela Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren utzikeria, eta ez dutela bizilagunen osasuna eta ongizatea bermatzeko ezer egiten.
Era berean, Satorralaia mugimenduko kidea den Arantza Iribarrek nabarmendu du zaraten eta bibrazioen salaketen aurrean udala arduragabekeriaz jokatzen ari dela. Kontatu dute Udaltzaingoak uko egin diotela zaraten maila neurtu eta atestatuak egiteari, eta kexak jasotzea enpresa eraikitzailearen ardura dela argudiatuta. Horrela, bizilagunek behin eta berriz eskatu ostean zaraten neurketak egin dituzte salatutako enpresek, baina ez diete pertsona kaltetuei emaitzak ikusten utzi. Satorralaiako kideen ustez “azeria oiloen zainketaz arduratzea bezala da hau guztia”.
Bestalde, herritarren eskakizunei erantzuteko abian jarri duten TOPOgunea bulegoaren axolagabekeria ere salatu du bizilagunen mugimenduak, kexak aurkeztu dituzten herritarrek erantzunik jaso ez dutelako. Gainera, eraikuntza proiektuen inguruko informazioa lortzeko Euskal Gobernuak ezartzen ari den trabak salatu dituzte. Azaldu dutenez, proiektuaren xehetasun teknikoak ezagutu nahi izan dutenei informazioa ukatu diete, “jabetza intelektuala babesteko” aitzakiapean.
Agerraldian azaldutako kexak jasotakoetatik gutxi batzuk besterik ez direla argitu du Aranjuelok. Aipatutakoen artean Antiguako Aizkorri kaleko hainbat ataritan gertatutako kalteak daude: argi mozketak, telebistako antena puskatzea, etxetresna elektriko ugariren apurketa, eta abar.
La Fe pasealekuko bizilagunen kasuan, aste asko pasa dituzte lo egin ezinik, lanak gauean egiten zituztelako. Sinadura bilketa abiatu zuten eta hainbat salaketa egin ostean, gaueko lanak gelditzea lortu dute. Zarautz kalean ere La Fe pasealekuko arazo bera izan dute lanen zaratengatik, eta bizilagunak sinadura bilketa bat abiatu dutela jakinarazi dute. Mirakontxa pasealekuan gaueko lanek eragindako zaratak salatu dituzte bizilagunek: “oso aste txarrak pasatzen ari gara, gaueko lanen zarata dela eta. TOPOgunea bulegoarekin harremanetan jarri gara atseden orduetan gelditzeko eskatzeko, baina ez digute kasurik egiten”.
Mikelete pasealekuko atari batzuetan elektrizitate mozketak eta berogailu zerbitzuaren apurketak jasan dituztela azaldu dute, eta Zubieta kaleko bizilagun batek salatu du lanek bere etxeko paretetan eta lurzoruan arrakalak eragin dituztela.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak informatzen eta mobilizatzen jarraituko duela jakinarazi du. Abenduaren 20an, udalbatzarraren egunean, martxa-kazerolada bat egingo dute Artzain Onaren plazatik udaletxera. Mobilizazioa 17:30ean hasiko da.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak prentsaurrekoa egin du gaur goizean, topoaren igarobideak sortutako arazo eta kalteak salatzeko. Azken hilabeteetan herritarrek jarritako salaketak jaso dituzte Satorralaiakoek, eta horietako bat da Javier Eguren, Morlansko bizilaguna. Egurenek azaldu du Morlansko eskolaren alboan bizi dela, eta bere etxebizitzan eragindako aire kutsaduraren ondorioz hainbat erakunde publikotan jarritako salaketen berri eman du.
Lehen salaketa abuztuan jarri zuen eta ordutik, Udaltzaingoari, Ertzaintzari, Donostiako Udalaren