44 laiko pastoralgilek "lotsagabekeriatzat" jo dute gotzaindegiaren egoitza aparthotel bihurtzeko erabakia
gutun bat argitaratu dute Berria egunkarian. Idatziaren bitartez, sinatzaileek “Ebanjelioaren aurkako lotsagabekeriatzat” jo dute Jose Ignacio Munilla gotzainaren erabakia.
Groseko eraikinean elizak 26 apartamentu turistiko egiteko asmoa duela jakitean “harri eta zur” geratu zirela azaldu dute pastoralgileek, eta “suminduta” agertu dira Zabaleta kalekoa “ez delako edozein leku, Donostiako Elizbarrutiko gobernuaren egoitza baizik”. Sinatzaileen ustez, “berriz ere Munillak, bere gobernu taldearen babesarekin, mespretxu egin dio Gipuzkoako parrokietako mila apaiz eta pastoralgile laikoei”.
Aurreko astean, hainbat herritarrek protesta egin zuten Zabaleta kaleko 5. zenbakian, eraikina aparthotel bihurtzearen aurka. Udalak duela bi aste eman zion obretarako lizentzia gotzaindegiari.
44 laiko pastoralgileek idatzitako gutuna osorik irakurri dezakezu berria.eus webgunean.
Gipuzkoako parrokietako 44 laiko pastoralgilek Donostiako Gotzaindegiak Zabaleta kalean ireki nahi duen aparthotelaren aurkako