Lizarra kalea. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Erdialdeko Easo eta Aldapeta kaleak lotuko dituen Lizarra kalea datorren asteetan guztiz irekiko dutela adierazi du gaur Eneko Goia alkateak. San Bartolome muinoko lanetako arduradunekin egindako bisitan, kale berriari esker eremuko trafikoa berrantolatu ahal izango dela adierazi du Goiak: “Kale berriak mugimendu zirkularra sortuko du eta, horrenbestez, trafikoa hobetuko du”.
Kale berriarekin batera, Arroka kaleko bidea zabalduko dutela jakinarazi du alkateak, eta urtea amaitu baino lehen Lizarra kaleko 4, 6, 8, eta 10 zenbakietako etxebizitzak biztanleei emango dizkietela adierazi du ere. Obrak egiteko euren etxebizitzetatik kanporatu zituzten 174 auzotarrentzako ostatu emateak hurrengo asteetan egingo direla zehaztu du udalak.