Ancora elkarteko Alberto Fernandez, Montserrat Fornells, Mikel Alonso, Juan Ignacio Garcia Velilla eta Jose Maria Unsain. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Udalak argitaratu du Hiritar Merezimenduaren Dominak jasotzeko hautagaien zerrenda. Izan ere, epea bukatu zaie donostiarrei euren proposamenak egiteko. Guztira 22 proposamen egin dituzte; horietatik 13 elkarteak dira, 2 emakumeak eta 7 gizonak. Proposamen horiek guztiak kontuan izango dituzte, udal organoek proposatutakoekin batera.
Ez dago zehaztua urtero banatu beharreko domina kopuru zehatz bat, baina sariaren prestigioa mantentze aldera, ez dituzte bost baino gehiago ematen.
HAUTAGAIAK
- Ancora, Ondareare babeserako elkartea
- La espiga taberna (90 urte bete ditu)
- Baleazaleen elkartea (Gipuzkoa plazako jaiotza jartzen dute)
- Dario Garrido (10 urte daramatza sare sozialetan arlo turistikoko argazkiak jartzen)
- Elena Auzmendi (40 urtez boluntarioa izan da anbulantzietan)
- Elizaran Ikastetxea (1918an sortutako eskola)
- Eragin kultur elkartea
- Hazi eta Ikasi
- Iñaki Salvador piano jotzailea
- Jon Etxezarreta Iturriza Aranzadi zientzia elkartea boluntarioa
- Jose Manuel Abalos arkitektoa eta margolaria
- Josean Albisu eta Mertxe Garcia (hiriko eta probintziako animaliak zaintzeko lan egin dute)
- Juan Mari Arzak
- Mariaren Lagundiaren lagunak
- Pintxokooop
- Minbiziaren aurkako boluntarioen elkartea
- Gaztetxo antzerki taldea (duela 20 urte inguru jaio zen Intxaurrondon)
- Biurrun familia musikaria
- Dolores Lana Miñano moja
- Doctor Camino taldea (Donostiako historiaren inguruan ikerketak egin dituzte)
- Bikarte elkartea (21 urte daramtza adin txikikoei aterpea ematen)
- Josetxo Fuentes (Anastasio Fanfarrearen sortzailea eta Eskola dantza taldeko zuzendari ohia, besteak beste)