Altzako horma bat margotuko dute Harri Berri Oletako ikasleek, artistekin batera
Altza koloreztatu hormairudiaren proiektua aurkeztu du udalak. Asteburu honetan abiatuko dute lana, Harri Berri Oleta ikastetxeko ikasleei zuzendua. Hain zuen, Amaia Arrazola, Txemy, Udane Juaristi eta Imanol Aizpuru artistek margotuko dute eskolak kanpoaldetik duen horma ostiralean eta larunbatean. kiroldegian hasi, eskolatik pasa eta ia kultur etxeraino iristen den horma zatia da. Donostiako Hezkuntza Atalak eta ArteUpArte donostiar galeriak antolatu dute, Donostia Kultura eta Harri Berri Oleta eskolaren laguntzarekin.
Jon Insausti Hezkuntza zinegotziak azpimarratu du jarduera artistikoak lortu nahi duela esku hartze kolektiboa Harri Berri ikastetxeko horman, artista eta ikastetxeko ikasleen arteko elkarlana bultzatuz.
Horma bost zatitan banatuko dute, eta zati bakoitza artista batek marraztuko du, baita eskolako ikasleek ere. DJ batek giroa alaituko du larunbatean, margotzen ari diren bitartean. Zati teorikoa eta pedagogikoa ere izango du jarduerak. Izan ere, ostiralean artistek eskolan hitzaldiak emango dituzte, euren lana eta ibilbidea azaltzeko. Gainera, hormekiko errespetuaz ere hitz egingo dute, paretetan noiz eta nola margotu behar den azalduz.