Baserritar jantzi tradizionala berreskuratu nahi du Gero Axular taldeak
Gero Axular taldeak iaz hasitako egitasmoari jarraipena emango dio #dotorejantzi proiektuarekin. Egitasmoaren helburu nagusia jantzi tradizionala berreskuratzea da, eta horretarako, baserritar jantziaren inguruko ezagutza zabaldu nahi dute herritarren artean. Era berean, jantziaren inguruan jendeak dituen zalantzei erantzuna emateko erreferente izatea bilatzen dute dantza taldekoek.
Egitasmoaren aurkezpena igandean egingo dute, abenduaren 2an, Tabakalerako Kultxa Kultur plazan. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute, eta besteak beste, tailerrak, hitzaldiak eta erakusketa bat antolatu dituzte.
Era berean, tradizioa teknologiarekin uztartzeko xedea du Gero Axular taldeak, eta horregatik, gaiaren inguruko webgune bat sortu dute: Dotorejantzi.geroaxular.eus. Atarian, igandeko informazio guztia bilduko dutela azaldu dute dantza taldekoek, eta baita baserritarrez janzteko aholkuak eta gure arbasoen jantziari buruzko kontu interesgarriak ere. Horrez gain, sareko azoka txiki bat prestatu dute, herritarrek behar ez dituzten jantziak saltzeko, nahiz abarka eta abarketak trukatzeko.
Egitaraua
- 11:00 – 11:30: Dantza tailerra
- 12:00 – 12:30: Inaugurazio ekitaldia
- 13:00 – 13:30: Desfilea: Tradiziotik ikuskizunetara
- 17:00 – 17:30: Baserritarrez janzteko erakustaldia
- 18:00 – 19:00: Tailerrak: zapiak, abarkak, …
- 19:00 – 19:30: Desfilea: Tradizioa / #dotorejantzi
- 18:00 – 19:30: Ana Martinezen hitzaldia: Baserritar jantzia (Ruiz Balerdi aretoa)
- Jantziaren inguruko zalantzak argitzeko lekua
- Haurrentzako ebakigarrien tailerra
- Jantzien erakusketa
- Proiekzioak, nola janzteko aholkuekin