"Dramatismorik gabe bizi nahi dut itxiera"
Parte Zaharreko Rekalde taberna itxiko du abenduaren 30ean. Eraikuntza enpresa batek erosi egin du Aldamar kaleko eraikina, eta bota egingo ditu bizilagunak. Agus Rodriguezek (Donostia, 1972) argi dauka berea ez dela gertaera isolatu bat. Kohesio sozialerako beharrezkoak diren espazioak desagertzen ari dira. Grosen aurkitu du aurrera egiteko modua: Txofre plaza inguruan taberna berria irekiko du.
Abenduaren 30ean egingo du Rekalderen agur festa, eta azken hilabete hau nola bizi duen kontatu dio IRUTXULOKO HITZAri: “Dramatismorik gabe bizi nahi dut. Hotzean pentsatuta, oso etapa zoragarri bat ixtera goaz. Ixten dugunean ez dakit negar egingo dudan, baietz suposatzen dut, baina barre ere egingo dut. Eta atzera begiratzen dudanean, poza sentitzen dut”.
Ostiralean argitaratuko dugu elkarrizketa osoa.