
Gure Esku Dago plataformaren 
Donostia Galdeketa taldeak Kataluniaren erreferendumaren inguruko dokumentala proiektatuko du ostiralean, Parte Zaharreko San Jeronimo kaleko kriptan. 
Dia R filma ikuskatuko dute bertan, Kataluniako autodeterminazio prozesuaren inguruko eztabaida urriaren 1eko erreferendumeko testigantzen bidez jasotzen duen dokumentala.
Marta Jofra eta 
Ferriol Moya dira filmaren egileak, eta ekitaldian parte hartuko dute dokumentalaren ondorengo solasaldirako. Proiekzioa 18:30ean hasiko dute.