'Maritxipi eta Amatxo' ipuina aurkeztuko dute larunbatean
Maritxipi eta Amatxo ipuina aurkeztuko dute Tabakalerako tabernan, larunbatean, 11:30ean. Intxaurrondoko Mikel Orbegozoren komiki lana da, Joxemari Carrererekin batera egindakoa. Motxiladun umeei eskainitako liburua da: “Nola azaldu ume bati kartzelan jaio dela? Nola azaldu ume bati, hiru urte betetzean, beretzat natural edo berea den espazio bat uttzi behar duela?”.
2005ean atxilotu zuten Mikel Orbegozo (Intxaurrondo, 1979), eta Badajozen zegoen preso; Valladolidera mugituko dutela iragarri dute aste honetan. Kartzelan egonda ere IRUTXULOKO HITZArekin kolaboratzen du, komiki tirak eginez. Beste hiru liburu gehiago ere argitaratuak ditu; Ilargiarino! izan zen azkena, 2015ean.