Mintzodromoa egin dute Amara Berrin, Euskaraldiaren harira
Euskaraldia bete-betean eta Euskararen eguna ere iristear dagoela, Mintzodromoa egin dute Amara Berrin, Arcco merkataritza gunean, hain zuzen. Berritsu, Amara Berriko euskara elkarteak, Bagera elkarteak eta Donostiako Udalak antolatu dute jarduera.
Amara AEK euskaltegiko eta Urrats euskaltegiko 60 bat ikaslek parte hartu dute, eta baita hainbat irakaslek ere. Hiru gai jorratu dituzte: ‘Gobernu Zibilia…, Kultur Etxe?’; ‘Amara Berri: auzo atsegina, ondo komunikatua, aktiboa eta erakargarria al da?’; eta ‘Euskaraldiaren erdi erdian gaude…’. Mingaina astintzeaz gain, kafea eta opiltxoak hartzeko aukera ere izan dute parte hartzaileek. Azkenik, zortzi libururen zozka egin dute ikasleen artean.