"Posible da elkarrizketa elebidun luze eta sakon bat izatea"
Izarne Zelaiak Euskaraldian izan dituen bi bizipen konpartitu ditu. Rivabellosan (Araba) irakasle moduan ari da lanean, eta guraso batzuekin izandako bilera batean bizitakoa kontatu du. Uste du Euskaraldiari esker gurasoek prestutasun handiagoa izan zutela. Euskaraz ulertu bai baina hitz egiten ez duen guraso batekin elkarrizketa elebidun bat izan zuen Zelaiak: “Guraso batek dena gaztelaniaz egin zuen, eta elkarrekin elebitan egin ahal izan genuen”. Elkarrizketa motz eta elebidunetan aritu izan da Zelaia, baina horrelako elkarrizketa sakon eta luze bat izan duen lehen aldia izan da. Poztu da ikusi duelako posible dela. Beste anekdota Gasteizko garagardotegi batean gertatu zaio, eta ustekabe ederra izan du.