(Argazkia: Donostiako Udala)
Ostiral honetan Donostiako Udaletxearen aurrealdea gorriz argiztatuko dute, heriotz zigorra gaitzesteko. Pasa den urtean 993 pertsona hil zituzten, 9 emakume eta 894 gizon.
Biziaren aldeko hiriak / Heriotza-Zigorraren aurkako hiriak egitasmoarekin bat egingo du Donostiak. Mundu mailako aldarrikapena da, eta 2.000 hiri baino gehiagok eraikinak argiztatuko dituzte. Besteak beste, Berlin, Paris, Erroma, Amsterdam eta Nairobi.
Biziaren Aldeko Hirien Munduko Jardunaldia, Heriotza Zigorraren Munduko Koalizioak babesten du. Amnesty International erakundeaz gain, munduko osoko 60 erakunde, abokatu elkarte, sindikatu eta tokian tokiko agintariak biltzen dituen koalizioak.
2016an Donostiako Udalak erakunde adierazpen bat egin zuen, non konpromisoa hartu zuen bere eskumeneko arlo guztietan heriotza zigorra gaitzesteko arrazoiei buruz informazioa emateko eta jendea sentsibilizatzeko espazio egokiak sortzeko.